MAIATZAK 6
GEOMETRIAREN DISEINATZAILE GARA

ARLOKO SARRERA
LHko 6. mailako
matematikako hirugarren hiruhileko honetan, ikasleek objektuen diseinua konpetentzia landuko dute.
Geometria era dinamiko batean ulertu nahi dugu konpetentzia hori
proposatzen denean. Izan ere, ezagutza geometrikoen aplikazio
interesgarrienetariko bat da irudi geometrikoak erabiliz elementu berriak
sortzea. Matematikan, eragiketak dira elementu dinamikoa; horrela gertatzen da
Aritmetikan, non zenbakien arteko eragiketak diren ezagutzarik
garrantzitsuenak, eta baita Geometrian ere. Gertatzen dena zera da, Aritmetikan
eragiketa esaten zaionari (batuketa,
kenketa, biderketa, zatiketa, berreketa, erroketa) Geometrian mugimendua esaten zaiola (konposaketa,
deskonposaketa, translazioa, biraketa, simetria, antzekotasuna…).
Irudi geometrikoak ez genituzke ulertu beharko zerbait estatikoa balira
bezala, argazki modura, baizik eta zerbait dinamiko gisa, mugitzean bere
benetako propietateak erakusten dituena. Horregatik, hiruhileko honen muina
mugimenduak dira, haiei esker ikasi ahalko ditugu-eta elementu geometrikoak.
Geometriak badu alderdi estetiko bat, aprobetxatu beharko genukeena
ikasleen konpetentzia artistikoa hobetzeko. Sormena eta berritze-ahalmenak
lantzeko toki aproposa da Matematikaren atal hau, eta guk, kasu honetan,
objektuen diseinuarekin lotu nahi dugu, aukera paregabea eskaintzen du-eta
aipaturiko bi ahalmen horiek lantzeko. Horrela, gainera, arlo guztien
hiruhilekoek duten leloarekin (Etorkizuna
eraiki daiteke?) Matematika modu egokian txertatzen delakoan gaude.
Hiruhileko honetan, oinarrizko irudi geometrikoak izango dira gure
aztergai. Eta horrek esanahi du poligonoak erabiliko ditugula, eta horien
barnean, bereziki: hiruki eta lauki mota guztiak eta, hortik aurrera, poligono
erregularrak. Oraingoz, gorputz geometrikoen kasuan (prisma, piramideak,
zilindroa…) ezagutza intuitiboaren parte bezala geratuko gara. Horrez gain,
zirkulua eta zirkunferentzia ere erabiliko ditugu.
Honako hauek dira lehen bi osagaietan lantzen diren ezagutza geometrikoak:
Elementu geometrikoak
|
·
Hiruki motak
·
Lauki motak
·
Poligono erregularrak
·
Zirkulua eta zirkunferentzia
|
Mugimenduak
|
·
Translazioa
·
Biraketa
·
Simetria
·
Antzekotasuna
·
Konposaketa
·
Deskonposaketa
|
Hirugarren osagaian, berriz, elementu geometrikoen magnitudeak dira
aipagai.
elementu geometrikoen magnitudeak
|
·
Angeluak
·
Koordenatuak
·
Perimetroa
·
Azalera
|
Elementu geometrikoek beren magnitude propioak definitzen dituzte, eta
horri geometria metrikoa esaten zaio,
non delako magnitude aipagarrienak hauek diren: aldeen luzera (perimetroa), azalaren
kantitatea (azalera); biraketa baten zabaltasuna (angelua). Hiruhileko honen 3.
osagaia, hain zuzen, magnitude horiek nola neurtzen diren azaltzeko erabiliko
da.
URTARRILAK 9
![]() |
KONPETENTZIA ETA HASIERAKO EGOERA
KONPETENTZIA
Ikasleak,
bizi-baldintzak aztertzeko eta hobetzeko asmoz, problema matematikoak ebazten
ditu modu arrazoitu batez, prozedura heuristikoa (IDEAL) eta bereziki E pausoa
(estrategia aukeratu) landuz, eta proportzionaltasun-erlazioaren propietateak
erabiliz.
Problemak ebazteko erabiliko dugun prozedura, IDEAL prozedura, heuristikoa da. Prozedura mota horiek, honako eskema honi
jarraitzen diote:
Gure kasuan, IDEAL
prozedura landuko dugu. 5 pauso ditu, eta, nahiz eta hiruhileko honetan E
pausoan sakonduko dugun, prozedura hori bere osotasunean erabili beharko da
problema ondo ebatzi ahal izateko.
KONTUZ! Problemak
ebazterakoan pausoak ondo eman ditugun ziurtatu behar da, eta, beraz,
atzera begiratu beharra dago. Ondorioz, nahiz eta IDEAL prozedurak 5 urrats
izan, baliteke problema baten ebazpenean pauso gehiago eman beharra izatea.
Adibidez:
§
I: Problema identifikatu dugu.
§
D: Definizioa
osatu dugu. Ustez ondo.
§
E: Plana egiten
hasitakoan, datu bat falta dela ohartu gara, eta berriro D
pausora bueltatu beharra izan dugu, falta zaigun datua lortzeko.
§
E: Datu guztiak
ditugularik, ongi identifikatu ditugu egin beharreko eragiketa matematikoak.
§
A: Eragiketak egin,
eta emaitza kalkulatu dugu.
§
L: Erantzuna
idazterakoan, desegokia dela antzeman dugu, eta, ustez, kalkuluak gaizki egin
ditugula pentsatuz, A pausora itzuli gara.
§
A: Kalkuluak
berrikusi ditugu, eta akatsa aurkitu. Beraz, emaitza berria lortu dugu.
§
L: Erantzuna idatzi
dugu, eta orain logikoa dirudi. Gure prozesua bukatu dugu.
|
EGOERA
Bizitza hobea
lortzeko, ezinbestekoa da dieta egoki bat izatea. Horretarako, egunero jaten
denaren bidez lortzen diren kaloriak ezagutzea oso datu garrantzitsua da; izan
ere, gutxieneko kaloria kopuru baten azpitik, pertsonen osasuna arriskuan egon
daiteke, eta baita alderantziz ere. Beraz, dieta osasungarria izateko, gomendagarria
da hartzen diren kaloriak kontrolatzea, eta hori lortzeko tresna bat eman nahi
zaie ikasleei: gosari orekatu baten ikerketa eta kalkulua egiteko txantiloia.
Hori lortzeko, jakinda
gomendagarria dela egun osoan jaten denaren balio energetikoaren gutxienez %20
eta gehienez %30 lortzea gosarian, norberak eguneko lehenengo otordu honetan
lortu beharreko kaloriak balioztatuko ditu. Ondoren, elikagaien zerrenda bat
emango zaio, haien balio energetikoekin, eta estrategia egokia aukeratu beharko
du. Azkenik, ebazpide honen zergatia eta pausoak arrazoituz, problema
matematiko honi erantzuna aurkitu behar dio ikasleak.
Ikasleek
norberarentzat sortu duten gosari-proposamena etxera eramatea gomendatzen da,
gurasoei erakusteko, eta, nahi izanez gero, ikasleek gosari-proposamena presta
diezaiokete etxeko bakoitzari.
Edukiak
1. OSAGAIA: Estrategia
egokia erabiltzen
|
:
§
Magnitudeak: denbora
§
Zenbaki-sistemak
§
Eragiketak
§
Zenbakien propietateak
§
Probabilitatea
|
2. OSAGAIA: Unitatera
erreduzitzen
|
§
Magnitudeak: diru-balioa
§
Zenbaki-sistemak
§
Zatikiak
|
3. OSAGAIA: Behar
den datu bat ez dugunean
|
§
Eragiketak
§
Probabilitatea
|
HAINBAT OHAR
IKTen arloa
lantzeko, kalkulu-orria erabiltzen ikasiko
dute ikasleek. Bestalde,
digitalean, Kahoot deritzon programaren bidez, ikasitakoa jolas modura
berrikusteko aukera ere badute ikasleek.
|
KONPETENTZIA
Ikasleak naturaren
fenomenoekin erlazionatutako datu multzoak kudeatzen, grafikoki adierazten, haien
araberako ondorioak ateratzen eta modu arrazoitu batez justifikatzen ditu.
EGOERA
Datuak emateko hainbat modu daude eta oraingo honetan, horiek guztiak
ulertzen ikasiko dugu. Matematikaren bidez, magnitudeak baliatuz, hainbat
eguraldi-faktore neur daitezke (euria, tenperatura, haizearen abiadura,
lurrikarak, uholdeak…), eta beharrezkoa da horiek ezagutzea lurrazaleko itxuraldaketak
ongi ulertzeko.
Horretarako, eguraldiaren faktoreei buruzko datuak kudeatzen ikasiko dute
ikasleek, eta, ikasitakoa baliatuz, hiruhilekoaren amaieran txosten bat egitea
proposatzen zaie. Bertan, jasotako datuetan oinarritutako ondorioak idatziko dituzte
justifikatuta.
Txostena
norentzat? Zertarako?
Garrantzitsua da ikastetxeko beste ikasmailetako kideekin ikasleek atera
dituzten ondorioak partekatzea, beharbada ezagutza horrek lagundu egingo baitie
ulertzen zein diren Lurraren itxuraldaketaren atzean dauden faktoreak eta jakiten
zergatik gertatzen diren. Hori dela eta, txostenak ikastetxeko korridoreetan
zintzilikatzea proposatzen da.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zatikiakzenbaki hamartarrak





Hemen dauzkazue hiruko erregelaren pausoak!
ErantzunEzabatu