MAIATZAK 6
ZUK ZER DIOZU?

KONPETENTZIA
Ikasleak bere
ikuspuntua adierazi eta justifikatzen du aurkikuntzekin lotutako eztabaida-gai
baten inguruan, baieztapen modura, arrazoiak balioetsiz eta hainbat argudio
mota erabiliz.
HASIERAKO EGOERA
Historian zehar egindako aurkikuntzak onuragarriak izan al
dira gizakiarentzat?
Gurpila, sua, irratia, idazketa, telebista, x izpiak,
wifia, hozkailua, jokoak, bizikleta… Zenbat asmakizun, zenbat gozamen, eta
zenbat ongizate!
Pentsatu al duzu inoiz nola biziko ginatekeen gizakiak egin
dituen asmakizun eta aurkikuntza horiek guztiak gabe?
Gizakiak berezkoa du (edo dugu) sortzeko dohaina eta
irrika. Gehienetan, bizimodua errazteko, ongi pasatzeko edota osasuntsuago
bizitzeko sortu ohi ditu gizakiak hainbat eta hainbat berrikuntza. Beste
batzuetan, berriz, atzera begira jarri,
eta izan zena ulertzeko ere egiten ditu aurkikuntzak, modu horretan izan garena
ulertu eta bertatik eraikitzen hasteko.
Hala ere, ezin dugu ahaztu beste batzuetan sorkuntza horiek
kaltea ere eragin dezaketela. Ez al duzu hala uste?
Arlo honetan, aurkikuntzak aztertuko dituzu. Alde batetik,
dakartzaten onurak eta kalteak ikusiko dituzu; eta, bestetik, horiek
defendatzeko informazio sinesgarrietan oinarritutako argudioak landuko dituzu.
Bukatzeko, Zuk zer diozu? izeneko
liburu bilduma egingo duzu, etxekoek ikusi eta irakurtzeko.
URTARRILAK 9

. KONPETENTZIA
ETA HASIERAKO EGOERA (egoera didaktikoa)
KONPETENTZIA
Ikasleak, irakurketa esperientziak
partekatzea eta irakurritakoa baloratzea helburu duten egoeretan norbere
iritzia ahoz zein idatziz eman eta justifikatzen du, eta, sormena baliatuz,
istorioak idazten ditu norberak bizitzea gustoko lukeen esperientzia imajinatu
eta komunikatzeko.
Bizitzaren leiho zabalak irekitzeko
amets eroak egiteko
ezagutzen ez ditugunekin hitz egiteko
ezagutzen ez ditugunei entzuteko
Mariasun Landa
Istorioek,
kontakizunek, komikiek, filmek… beste mundu batzuetara eramaten gaituzte, beste
errealitate batzuetara. Askotan, gainera, bat egiten dugu pertsonaiaren batekin
edota istorioan gertatzen den esperientziaren batekin. Ez al zaizu hori
gertatzen? Inoiz ez al duzu sentitu zeu zarela pertsonaia? Nork ez ditu heroi
baten botereak eskura izan, mago baten magia martxan jarri, detektibe baten
modura hiltzailea topatu, animalia baten lekuan jarri…?
Gertakari
askotarikoek orotariko emozioak sortzen dizkigute: harridura, tentsioa,
alaitasuna, maitasuna, samina, haserrea… Eta, bizipen horien bidez, eta
istorioek kontatzen diguten horri esker, gure bizitza hobetzen dugu: gauza asko
ulertzen ditugu, geure burua gehiago ezagutzen dugu, besteak ulertzen eta
besteengana hurbiltzen laguntzen digu...
Beraz,
unitatean zehar, hitzari bitsa ateraz, zure barrua kilimaz betetzea espero
dugu. Barrua bizi-bizi jarri nahi dizugu narrazioen bidez, gozamenez irakur
dezazun eta literatura-tertulietan hainbat gauza parteka dezazun besteekin.
Eta, gozamen hori sentitzeaz gain, bizitzea gustatuko litzaizukeen istorio bat
idatziko duzu. Gero, unitatearen amaieran, Liburuaren Eguna ospatzen dugunean,
gelakide bati oparituko diozu zure idazlana, eta hark istorio horren balioespena
idatzi eta emango dizu.
KONPETENTZIA ETA HASIERAKO EGOERA (EGOERA DIDAKTIKOA)
Antzinatik datorkio gizakiari gertaerak, kezkak eta desirak ahoz kontatzea eta kantatzea. Euskal Herrian ez da galdu ohitura hori; horren lekuko dira gureganaino belaunaldiz belaunaldi heldu diren ipuinak, bertsoak, sehaska-‐kantak...
Mundua aldatzen ari da. Bai, hala da! Baina begira bertsolaritzari. Izan al du aldaketarik? Oraindik ere baliagarria al da gaur egungo gertaerak, kezkak, kritikak, desirak, ametsak eta abarrak adierazteko?
Galdera horiei guztiei erantzuna emateko, ibilbide bat egingo dugu unitatean zehar. Gauzak eginez frogatzen direlako eta Gabonak gertu ditugulako, gurasoei, aitona-‐amonei, izeba-‐osabei eta beste batzuei bertso-‐emanaldi bat eskaintzea proposatzen dizuegu. Lortuko al dugu entzuleei gure gertaerak, kezkak, kritikak, desirak, ametsak eta abarrak aditzera ematea eta, aldi berean, entzunez eta gurekin kantatuz gozatzea?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina