MAIATZAK 6

URTARRILAK 9
EKIN ETA EKIN GOAZ AURRERA
ARLOKO SARRERA
LH
6. mailako Ingurunea ikasgaiko lehenengo hiruhileko honetan, gizakiak etorkizun oparo eta
erosoago bat lortu nahian historian zehar egindako urratsei eta horretarako
behar izan diren sormenari eta ekimenari buruz arituko gara. Hori egiteko,
hasieran planteatutako egoerari aurre egin beharko diote ikasleek, eta, bide
horretan, definitutako konpetentziarekin lotutako eduki-baliabideak eskuratuz
joango dira.
Gizakiak
historian zehar egindako aurkikuntzek, garatutako ideiek, sortutako teknologiek
eta egindako asmakizunek garai bakoitzeko bizimoduan zer eragin izan zuten
aztertuko dugu. Horrez gainera, aro eta zibilizazio batetik besterako aldaketak
zergatik eta nola gertatu ziren azalduz, historiaren bilakaera ulertu ahal
izango dugu.
Historiak
erakusten du gizakiak irudimenez eta ekimenez jardun izan duela arazoei aurre
egiteko eta bizimodua hobetzeko. Hori ondoriozta daiteke arkeologoek jasotako
aztarnetatik ateratako informazioetatik, baita hainbat eta hainbat asmatzaileren
eta ekintzaileren bizitza eta balentrietatik ere.
Gizakiaren
ekimen-sen horren xehetasunak barneratzen joateko, bigarren osagaiaren
izenburuak adierazten duen moduan, ekin eta frogatzea izango da ikasleen
erronka, hasierako egoeran proposatutako proiektu teknologiko berritzaile bat
sortuz. Hartara, era horretako proiektu bat planifikatzeko, aurrera eramateko
eta baloratzeko zer pauso eman behar diren ikusi ahal izango dute ikasleek.
Informazioa
eskuratzeko eta aztertzeko, askotariko euskarri digitalak erabili beharko
dituzte: bideoak,
infografiak, simulazioak,
irudiak, testu idatziak, web-orriak...
Bestalde,
bakarkako lana eta taldekakoa uztartuz egin beharko dituzte jarduerak.
URTARRILAK 9

KONPETENTZIA
Ikasleak, metodologia zientifikoaren urratsak
aplikatuz, herrialde bateko baliabide-ezaugarrien eta herrialde horretako
bizi-baldintzen arteko erlazioak ondorioztatzen ditu eta ezaugarri horiek
osasunean duten eraginaz ohartuz, beharrean bizi direnekiko kooperazio- eta
parte hartze-jarrerak sustatzeko asmoz, elkarlanean, ekimenak planifikatu eta
gauzatzen ditu.
EGOERA
Bideoko medikuak dio Senegalgo ospitale askotan ez
dutela nahikoa tresnarik eta botikarik gaixotasun batzuk sendatzeko. Halakoetan, haurrak eri direnean, medikuek Gizakien Lurra
erakundera jotzeko aholkatzen omen diete familiei.
Nolako bizi-baldintzak dituzte Janellen
herrialdean? Bizi-baldintza horiek eragiten al dute
pertsonen osasunean? Nola? Eta Euskal Herrian ditugun baliabideek nola eragiten
dute hemengo biztanleen osasunean?
Galdera
horiei erantzuteko, hainbat ikerketa burutuko dituzue unitatean zehar; gaiaren inguruan
informazioa jaso, aztertu eta ondorioak aterako dituzue.
Eta
horrela, aditu bilakaturik, ateratako ondorioak eta horiek justifikatzen
dituzten arrazoiak, hau da, erabilitako datuak edota bestelako informazioak
triptiko bat eginez emango dituzue aditzera. Horrela, zuen ingurune hurbileko
pertsonei bizirauteko oinarrizko premiak aseak ez dituztenen errealitateak
ezagutaraziko dizkiezue, eta premia horiekiko kontzientzia piztuko diezue,
sentiberatasunez jokatu, laguntza eskaini eta ekintza solidarioetan parte har
dezagun denok.
KONPETENTZIA ETA HASIERAKO EGOERA
Ikasleak, ezagutza zientifikoa eraikitzeko esperimentazioa erabiliz, eragile geologikoek erliebe formen eraketan duten eragina ahoz esplikatzen du eta, elkarlanean arituz, Lur planetaren orekan gizakiaren eragin kaltegarria ekiditeko proposamenak egiten ditu.
Agerikoa da Lur planeta ez dela beti berdina izan; aldaketak izan ditu eta aldatzen ari da etengabe. Batzuk bat-‐batean gertatu dira, eta beste batzuk denboran zehar etenik gabe pixkanaka sortuz doaz. Aldaketa horiek zientzialarien arreta erakarri izan dute beti, eta ikertu egiten dituzte, oraindik ere, Lurraren bilakaeraren arrazoiak argitu nahian. Baina zer ote dago aldaketa horien atzean zientzialariak hainbeste erakartzeko? Jakin nahi al duzu zer mirari gertatzen diren Lurraren barnean eta azalean? Zein dira aldaketa horien ondorioak ? Gizakiok eragiten al ditugu aldaketak gure planetan? Lurraren ongizatearen erantzuleak garen neurrian, zer egin dezakegu? Galdera horiei guztiei erantzuteko, ikerlari bihurtuko gara hiruhileko honetan. Taldeka jardungo dugu, eta galdera horiei erantzuten ahaleginduko gara.
Nola egingo dugu? Talde bakoitzak gaiaren alderdi bat hautatu eta garatuko du eta beste taldekideei , ahoz azalduko die diapositibak ere baliatuz.
Zertarako egingo dugu? Talde bakoitzak ikertutakoa besteekin partekatuz, munduaren eraldaketan pertsonok eduki dezakegun eraginak kontzientzia hartzeko, eta nola ez, egoera kezkagarriei aurre egiteko balizko proposamenak egiteko gai izateko.
---------------------------------------------------------
Nutrition
Digestive system
Food pyramid
oooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo
GIZA ZIENTZIAK
Jokoak:

Gizakiaren historia eta aroak
HISTORIAURREA | HISTORIA |
ZEIN DENBORALDI HARTZEN DU? Denboraldi luzea hartzen du, gizakia lurran sortu zenetik lehen agiri idatziak sortu ziren arte. NONGO ERREFERENTZIA HARTZEN DUGU HISTORIAURREARI BUKAERA BAT EMATEKO? Kultura bakoitza erreferentzia jakin batzuk hartzen dute. Guk erreferentzia bezala kristoren jaiotza hartzen dugu, 0 urtea. NOIZ GERTATU ZEN HISTORIAURREAREN BUKAERA? Historiaurrearen amaiera k.a. 2000. urte inguruan gertatu zen. | 4 aro bereizten dira: ANTZINAROA: k.a. 2000. urtetik ----------------------- k.o. 476. urtera (agiri idatziak agertu) (Erromako Imperioaren gainbehera) ERDI-AROA: k.o. 476. urtetik ----------------------- k.o. 1453. urtera (E.I. gainbehera) (Konstantinopla hartu) ARO MODERNOA: k.o. 1453. urtetik ---------------------- k.o. 1789. urtera (Konstantinopla hartu) (Frantziako Iraultza) ARO GARAIKIDEA: k.o. 1789. urtetik ----------------------- k.o. 2012. urtea (Frantziako Iraultza) (gaur egun) |
oooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo
EUSKARA
Elhuyar hiztegia
Esaera zaharrak eta atsotitzak
Euskarazko ariketak:Aditz trinkoak orainaldian Aditz laguntzailea. Indikatiboa
NATUR ZIENTZIAK
Eguzki-sistema ( bideoa)

iruzkinik ez:
Ez da iruzkin gehiagorik onartzen.